San Cristóbal - Ezkaba Eskualdeko Parkea

Ezkabako Parkearen parte-hartze prozesua amaitu da, eta bertan 278 proposamen aurkeztu dituzte

2017/01/11

Joan den abenduan amaitu zen Ezkabako Parkearen proiektuari lotutako herritarren parte-hartze prozesua. Proiektu horren helburua da, hain zuzen, naturgune hori berrantolatzea eta eskualdeko parke bihurtzea. 2016ko azken hiru hilabeteetan egin zen parte-hartze prozesu hori, eta elkarlanerako tresna bat izan da, parkearen lurraldea antolatzeko eta kontserbatzea bermatzeko ekarpenak eta ideiak biltzeko. Zehazki, 278 proposamen jaso ziren, eta haietatik 184 behin-behinean sartu dira plana idaztean, 71 proposamen aztertzen ari dira eta 23 proposameni ezezkoa eman zaie.

Abenduan amaitu zen prozesuak –2010. eta 2011. urteetan egin zen prozesua osatu du– barnean hartu zuen hainbat herritan jendaurrean egin ziren zazpi aurkezpen, diagnostikoa egiteko eta jarduteko ildoak aurkezteko lehen tailer bat (bertara tokiko erakundeak eta taldeak joan ziren), eta eztabaidarako eta jarduteko ildoak onartzeko bigarren tailer bat. Tresna global moduan, parte hartzeko plataforma batekin egin da lan, on line edo sarekoa, eta hartan jaso dira herritarren balioespenak eta proposamenak. Prozesua bukatzeko, amaiera jardunaldi bat egin zen, Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan. Prozesuarekin eta jardueren programarekin lotutako informazio guztia www.participa-sce.comwebgunean kontsultatu daiteke.

Une honetan, Ezkabako Parkearen Planaren dokumentua amaitzen ari dira, paraleloan sartuta herritarrek parte hartzeko prozesuan lortutako ekarpenak. Gero, dokumentu hori Parkearen eremuko udal eta kontzejuetako osoko bilkuretan onetsi beharko dute, Nafarroako Gobernura bidali aurretik, hark izapideak bideratu ditzan.

PARKE EREDUA ETA ASKOTARIKO ERABILERAK

Jasotako proposamen gehienek esku-hartze handirik egin gabeko parke eredubaten alde egiten dute, mendien izaera naturala zaindu eta hobetuta, bertako basoak eta bazkalekuen eremuak dituen esparru misto bat bultzatuta, kultura ondarea zaharberrituta eta zainduta duena. Adostasun argia dago inbertsioetan neurritsuak izateko interesari dagokionez, egiteko modukoa den plan bat egiten saiatuta eta egungo egoera ekonomikoarekin bat datorrena. Era berean, ibilgailu motordunen zirkulazioa murrizteko premia ere adierazi da; izan ere, Gotorlekura doan errepidea hondakinak sartzeko eta bandalismo ekintzetako gune nagusietakotzat jotzen baita.

Beste alde batetik, oso askotarikoak diren erabilerak proposatu dira parkerako, direla ohiko erabiltzaileen taldeek proposatutakoak, kirol izaerakoak (mendiko bizikletan ibiltzea, mendi ibilaldiak egitea, korrika ibiltzea), direla egun egiten ez diren kirolei dagozkienak (arku tiroa eta hegaldi librea). Era berean, parketik gertu bizi diren herritarrek ere egin dituzte proposamenak, paseoei lotuagoa dagoen aisia aktiboa sustatzeko eta, horretarako, bide egokiak eta seguruak nahi dituzte. 

Errepikatzen den gai bat Gotorlekuak izan ditzakeen erabilerena da. Proposamen guztiak bildu dira, aintzat hartzeko (ondare arkitektonikoa, aberastasun naturalistikoa eta memoria historikoa), baina, planaren bidez, ezin da inolako proiekturik garatu Gotorlekurako, Defentsa Ministerioarena izaten jarraitzen baitu. Plana sustatzen ari den taldeak ulertzen du kontu honek berariazko parte-hartze prozesua eskatzen duela, prozesu luzeagoa. Herri txikietako herritarrek nabarmendu dute mendiaren tradiziozko erabilerei eustea nahi dutela, beren kulturaren eta bizimoduaren zati diren heinean. Azkenik, herritarren zenbait ekarpenek eta bai heziketa komunitateetako ordezkarienek ere mahai gainean jarri dute parkearen heziketa ahalmena lantzea nahi dutela, heziketarako espazio gisa, naturaren, kulturaren, historiaren eta gizartearen alderdietatik.

Gogora ekarri behar da, proiektuan parte hartzen ari diren toki erakundeez gain (Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Uharte, Iruñea eta Atarrabia udalerriak, eta Aitzoain, Artika, Arre, Azotz, Berriogoiti, Zildotz, Orikain, Orrio eta Untzu kontzejuak), parte-hartze prozesu honetan esku hartu dutela Iruñerriko Mankomunitateak, Anaitasuna lagunarteak eta SOS Ezkaba elkarteak.

y los concejos de Aizoáin, Artica, Arre, Azoz, Berriosuso, Cildoz, Oricáin, Orrio y Unzu), han formado parte del proceso de participación la Mancomunidad, la sociedad Anaitasuna y la asociación SOS Ezkaba.

 

Zerrendara itzuli

Nabarmenduak